User Profile

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

Joined 1 year, 7 months ago

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

This link opens in a pop-up window

mikelgs's books

View all books

User Activity

reviewed Zubigileak by Bego Montorio Uribarren

Zubigileak (Paperback, 2019, ASTIBERRI EDICIONES) 4 stars

2016ko neguaren lehen egunean, Eduardo Madina eta Fermin Muguruza Irunen elkartu ziren. Aitzakia Jot Down …

Besteak ulertzeaz

4 stars

Berandu irakurri nuen, ez argitaratu zen garaian. Ez dakit zenbat edo nola mugituko ote zidan barrena, lehenago irakurri izan banu.

Ikuspuntu desberdinak erakusten ditu, euskaldun guztioi asko eragiten digun gaiaz. Beraz, ez da norbere iritzien defentsa bat gustura irakurtzeko liburu bat. Eta, hala ere, ez zidan ekidistantzia sentsaziorik eman. Liburu ona dela suposatzen dut. Eta irakurtzen duena, herritar politikoki ona baita ere!

Sugarren mende (Hardcover, Euskara language, 2021, Erroa) 4 stars

Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hainbat euskaldun, sorgintzat akusaturik. …

Bortitza

4 stars

Inkisizioari buruzko komiki hau oso gogorra suertatu zitzaidan. Badu meritua beraz! Halakoxea baita lantzen duen gaia.

Marrazkiei dagokionez, pertsonaiak oso arraroak dira, itsusiak orokorrean, eta nik ilustrazioaz ezer ez dakidan arren, hor ere lorpen maila altu bat dagoen susmoa dut.

reviewed Gerezi garaia by Mikel Santos (Belatz)

Gerezi garaia (GraphicNovel, Euskara language, Txalaparta) 4 stars

Teoria ederren zale baino, ekintza-gizona dugu Lucio Urtubia. Haren bizitza etenik gabeko borroka bat izan …

Gizon arrunt harrigarria

4 stars

Ezagutu beharreko pertsonaia da Cascanteko gizon hau. Harrigarria da bere bizitza, txundigarria nola batere ikasketarik gabe gauzak garbi izan eta ekintza zuzenak edo anarkistak burutzeko izan zuen jarrera. Eta komiki hau oso egokia da ideia orokor bat edukitzea erraz lortzeko.

Dokumental bat ere ikusi nuela uste dut.

reviewed Miñan by Amets Arzallus Antia

Miñan (Paperback, Euskara language, 2019, Susa) 5 stars

Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo …

Testigantza beharrezkoa

5 stars

Amets gure ikastolara etorri zen, ikasleek liburua irakurri zutenean. Kontakizun gogorra izan arren, gure familietako batzuek ere antzekoak pasa dituzte... Liburu hau ez da horrelakorik bizitu ez dugun europarrontzat bakarrik. Protagonistarekin identifikatu daitezkeen ume euskaldun ugarirentzat ere ari da izaten.

Eskerrik asko Ibrahimari ere, gogoratu nahi ez dena kontatzeagatik.

Persépolis (Hardcover, Español language, 2020, Reservoir Books) 5 stars

Persépolis nos cuenta la revolución islámica iraní vista desde los ojos de una niña que …

Klasiko bat

5 stars

Komikien artean Maus omen da Kixote bezala, baina Persepolis ere hortxe-hortxe. Eta, gainera, europarrontzat ezezagunagoa den gatazka bat azaltzen du; eta autobiografia da; eta gainera emakumea da egilea.

Irakurri beharrekoa, egoera oso latzak modu jasangarrian jarriak, baina gertakizun latzak kontatu eta aditu egin behar dira. Historia ezagutu egin behar omen da, errepika ez dadin... Persepolis lan zintzoa, ausarta eta kalitate bikainekoa da.

The Martian Chronicles (Paperback, 1984, Spectra) 3 stars

This is a collection of science fiction short stories, cleverly cobbled together to form a …

Distopia bat

3 stars

Kosta zitzaidan pixka bat irakurtzea, ez dakit ingeles mailagatik izango zen. Hala ere, gomendatzen dut.

Barrua kolpatu zidan eszena batek (ez da izorrakia, baina adi, banoa eta) hildako batzuk ikusi eta benetakoak ez direla pentsatzen dutenean. Hil bezain pronto ahaztu zituzten, ez gara deus, sentsazio hori eman zidan kolpetik.

To Kill a Mockingbird (To Kill a Mockingbird, #1) 4 stars

One of the best-loved stories of all time, To Kill a Mockingbird has been translated …

Gizarte bat ume batek interpelatua

4 stars

Autobiografiko samarra omen da, idazlea neskatila zenekoa. Ingeles berezia dago dialogoetan, AEBetako hegoaldekoa.

Beltzen esklabotzaren amaierako gizartea erakusten du nobelak. Gaur egun oraindik badago arrazismoa, baina liburua argitaratu zenean funtzio sendagarria izan omen zuen liburu honek, aurrera egiten lagundu omen zuen.

Gomendatzen dut irakurtzea. Eta ondoren, 1962ko zuri-beltzeko film zaharra ikustea ere bai, liburuan bezalaxe guztia!

Colorless Tsukuru Tazaki and his years of pilgrimage (2014, Knopf, Bond Street Books, Vintage) 3 stars

The remarkable story of Tsukuru Tazaki, a young man haunted by a great loss; of …

Ezin bereziagoa

3 stars

Content warning Spoiler edo izorrakia!

Sara izeneko gizona (Basque language, 1996, Pamiela) 5 stars

Garai nahasi haietan, asko izan ziren historia xume baten jabe egitera iritsi zirenak. Haietariko bat …

Ezezagunegia

5 stars

Harritzen naiz nola ez duen jende gehiagok aipatu izan Atxagaren liburu hau. Obabakoak ez zitzaidan gustatu gaztetan, adibidez (bi aldiz saiatu nintzen) eta hau, berriz, harribitxi bat iruditzen zait. Eman aukera bat!

Jo confesso (Catalan language, 2011, Proa) 4 stars

Si la botiga d'antiguitats de la família és tot un univers per al petit Adrià, …

Mende batzuk izan nintzen

4 stars

Denboran aurrera eta atzera eramaten zaitu eta garai bateko girotik bestera aldatzen zara, nahastu egiten dira... pasada bat iruditu zitzaidan.

Gaztelaniaz dakigunontzat behintzat, katalanez irakurtzen saiatu eta posible da ulertzea, gustura irakurtzea. Hori bai, luzea da (eta monastegi kontuekin une batzuetan aspertu nintzen).

reviewed Euskalia by Mikel Alvarez Sarriegi

Euskalia (Paperback, Basque language) 5 stars

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, …

Frikada ederra

4 stars

Gustura irakurri nuen. Gero liburua pasa diedanek ere, gustatu zaiela esan didate. Zalantza daukat (irakurtzen nuen bitartean pentsatzen nuen) ea nola zahartuko den liburu hau. Izan ere, nire garaiko erreferentzia kulturalekin txisteak egiten ditu... niri barrea ahots goran atera zidan noizbait, baina hemendik 20 urterako irakurleei ez die berdin balioko.

Portzierto, pertsonaia potenteena Igone, noski. Ai ama!