Hutsaren itzalak

Toure saga #3

Paperback, 236 pages

Euskara language

Published July 3, 2014 by Erein.

ISBN:
9788497468893

View on OpenLibrary

5 stars (1 review)

Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren deia jaso du. Hendaiara datorrela esan dio, egun batzuk elkarrekin pasatu nahi dituela eta. Paperik ezaren arazoak saihesteko, Tourek Sa Kene bere amorantea bidaltzen du alaba autoz jasotzera. Baina Sira ez da hitzordura agertzen.

Hauxe da Toure “detektibe-igarle”aren hirugarren abentura. Arretxek koxka bat estuago egiten du, eta Saharaz hegoaldeko etorkinen egoera gordinean egiten du azpimarra. Hemen ez dago aurreko abenturetan hainbat irribarre, egoera barregarri edo ikerketa absurdorik. Bigarren plano batean geratzen da umorea eta ironia oraingoan. Paradisuaren ateetaraino iristeko ibilbide nekezkoak, mafien esku-sartze ankerrak, giza legearen etengabeko urratzeak hartzen dute protagonismoa… Intrigarik ez da falta, ordea. Egiantzekotasun handiko historia da Toure eta San Frantziskoko Afrika Txikiko bere lagunena, ahula ahaltsuaren kontrako borrokara behartzen duen historia.

Jon Arretxe berriz ere kontakizun poliziakoaz baliatzen da gure inguruan ikusten diren bidegabekeriak eta xenofobiaren orratzak zorrotz salatzeko.

1 edition

Euskal Herriko etorkinen bizitzara hurbilduz

5 stars

Gustora irakurri nuen Toure jaunaren abentura hau, arinago kaleratutako beste bi zeudela jakin gabe. Ondo egindako lana dela deritzot, baina ahal izanez gero irakurri ordenean. Beste miturbe@paperjale.eus erabiltzaileak esan duen bezala, bere une gazi eta gozoak dituen arren, zapore mikatzeko amaiera dauka.